Visio 2009

eus || cas || eng
 
 
  • img
  • img
  • img
  • img
  • img

AURKEZPENA

VISIO Konferentziaren hirugarren edizioa Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregian egingo da, 2009ko ekainaren 4ean eta 5ean.

VISIO 2009 Teknologia-Zaintzari eta Inteligentzia Lehiakorrari lotutako aspektuak elkar ­trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da, BAI Bizkaik­o Berrikuntza Agentziak, LEIA Arabako Teknologia-Garapenerako Zentroak, ISEB Industriaren Sustapen eta  Eraldaketarako Baltzuak antolatzen dute eta MGEP-MU Mondragon Goi Eskola Politeknikoa ko-antolatzailea da.

Iturria: D.G.R


Hitzordu horren helburua zaintza estrategikoa edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesionalen eta erakundeen arteko topaketaren alde egitea da.

Bi edizioetan bakarrik, VISIO hemen eta gure mugetatik kanpo gogoz itxaroten den topaleku bat da. Horrek hirugarren edizioaren antolaketan ahalegintzea eta “VISIO enpresen lehenengo topaketa” bat antolatzea eskatzen digu.

Aldi honetan VISIO-k Gasteizez gozatzeko aukera eskainiko du, “bizitzeko pentsatutako eta diseinatutako hiriaz”, alegia. Gainera, ingurumena eta jasangarritasuna errespetatzeagatik saritu dute eta alde zahar xarmangarri eta eskaintza kultural liluragarria du hiri horrek.
­
 
BAI. Berrikuntza AgentziaLeiaSpriMondragon Unibertsitatea
Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea 2009Enterprice Europe Network. Konektatu zure empresa Europarekin