Visio 2009

eus || cas || eng
 
 
  • img
  • img
  • img
  • img
  • img

KONFERENTZIAREN EGOITZA

­
 ­­­­

Iturria: euskadi.net

Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregia 1989. urtean ireki zen eta orain dela gutxi berritu zuten, 2003. urtean. Aldi berean, estrategikoki kokatuta dago, hiriaren arteria garrantzitsuenean, Gasteiz Hiribidean, alegia.

Bere kokapenak hiriaren kanpoaldearekin lotura bikaina eskaintzen du; Forondako Aireportutik eta sarrera-sare nagusietatik 5 minututara dago. Aldi berean, Alde Zaharretik, merkataritza-eremutik eta hiriaren hotel nagusienetatik gertu kokatuta dago, horrela horietara ibiltzen joan daiteke.

Eraikuntza modernoa eta funtzionala da, barruko eremu argitsu, zabal eta erosoekin. Horiek guztiek hiriaren irudi aurreratuena eta abangoardistena erakusten dute.

Web gunea ikusi

Iturria: Vitoria-Gasteizeko Biltzar eta Turismo Zerbitzua

Bere eraikuntza-ezaugarriek eta ezaugarri teknikoek, kongresuak egiteko esklusiboki zuzenduta egoteak, hiriaren kultura-programazioarekin egutegia ez partekatzeak, bere diseinu funtzionalak eta urteetako esperientziak, 200 eta 700 pertsonen arteko kongresu eta bilerentzako egoitza erakargarria bezala finkatzeko aukera eskaini diote. Kongresu eta bilera horiek izaera nazionala zein nazioartekoa dute. Bertan topaketa mota horiek lan-giro atsegin, eroso eta eraginkor batean garatzen direla bermatuta dago.

Lan-taldeentzako 8 gela, erakusketa-eremu zabalak, lunchak, kafeak eta abar ditu eta baita erizaindegia eta business center bat.


Kokapena
­
Gasteiz Hiribidea, z/g
01009 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 00 34 945 161 261 / 79
Faxa: 00 34 945 228 009
e-posta: congrestur@vitoria-gasteiz.org
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/congresos

 ­ Planoa Deskargatu

­­
 
BAI. Berrikuntza AgentziaLeiaSpriMondragon Unibertsitatea
Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea 2009Enterprice Europe Network. Konektatu zure empresa Europarekin