Visio 2009

eus || cas || eng
 
 
  • img
  • img
  • img
  • img
  • img

Internet erabiltzaileen kopuruak EAE biztanleen %50a lehenengo aldiz gainezkatu du

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 929.300 izan dira 2008ko laugarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %50,5. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean %6,4ko hazkundea da.

Lurralde historikoen arabera, Araban igo da gehien erabiltzailekopurua, %3,8 hain zuzen ere, 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, lehenengo to­kian jarri da, %51,5ekin. Bizkaian %3,6 izan da hazkundea eta azken hiru hiletan %50,4 izan da erabiltzaileen kopurua, bigarren jartzen delarik. Gipuzkoan %-0,6ko jaitsiera txikia izan da, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren %50ek erabiltzen du Internet.

Adina kontuan hartuta, 55-64 urte bitarteko erabiltzaileak nabarmendu dira, %11,2ko hazkundea izan da 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean; eta 65 urtetik gorakoak: urteko bigarren hiruhilekoaren aldean %18,8ko hazkundea eta %64,1ekoa 2007ko laugarrenaren aldean. Interneten erabilera %3,6 hazi da 25-34 urtekoen artean. Azken hiru hiletan 15-24 urtekoen arteko %88,2k erabili du Internet, urte bereko bigarren hiruhilekoan baino %4,5 gutxiago.

Generoen arteko aldea ehuneko 7,1 puntutan zen 2008ko bigarren hiruhilekoan, eta laugarrenean ehuneko 8,8 ehuneko puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %55 izan dira eta emakumezkoen %46,2. 2008ko laugarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,9 gizonak izan dira eta %47,1 emakumeak.

Jardueraren arabera, ikasleen arteko %95,4k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %68,7k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %17,7k. 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, %7,4, ez-aktiboen eta langabetuen artean izan da; ikasleen artean %2,1 hazi da, eta pertsona okupatuen artean %1,3.

Bestalde, etxetik bertatik egindako konexioak %5,1 hazi dira; erabiltzaileen %84,7k etxetik egiten du konexioa. Hazi egin dira, baita ere, lantokitiko (%0,9) eta ikastetxetiko (%8,7) sarbideak. Beste lekuetatik egindako sarbideak –ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak... nabarmen jaitsi dira (%-52) 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Euskaraz nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %21,8 hazi da. Ingelesez nabigatzen dutenen ehunekoak %18,1eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %2,5ekoa. Interneteko konexioen batez besteko iraupena 44 minutukoa izan da 2008ko laugarren hiruhilekoan; urteko bigarren hiruhilekoaren aldean minutu eta erdi laburragoa.

Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak goranzko joera apala izan du. 2008ko laugarren hiruhilekoan 15.000 pertsona gehiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, 230.400 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2008ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %58,7k ordenagailua zuten; 2008ko bigarrenean baino %3,1 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %6,8 gehiago .

Interneterako sarbideari dagokionez 415.000 familia pasatxo dira, %50,1, etxean zerbitzu hori dutenak. Beraz, 2008ko laugarren hiruhilekoan Interneteko konexioa dutenak 22.700 familia gehiago (%5,8) izan dira. Internet duten familiak aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,9 gehiago izan dira. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 75.900 pertsonarekin 2007ko laugarren hiruhilekotik. ­
­

 
BAI. Berrikuntza AgentziaLeiaSpriMondragon Unibertsitatea
Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea 2009Enterprice Europe Network. Konektatu zure empresa Europarekin